94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberako administrari lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena.

Nafarroako Comptos Ganberako presidenteak 2004ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Comptos Ganberako administrari lanpostu bat betetzeko deitutako lekualdatze lehiaketa bukatu da. Deialdia 2004ko apirilaren 6ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (28. zk.) eta 2004ko apirilaren 12ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (44. zk.). IIzangaiek lorturiko emaitzak ikusirik (emaitzak 2004ko uztailaren 5eko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 62. zk.an), deialdiaren 7. oinarriko 2. atalean adierazitakoarekin bat, presidenteak ebatzi du:

Lehena._Teresa Elizalde Del Rincón andrea Nafarroako Comptos Ganberako funtzionario izendatzea, administrari lanpostu baterako, deialdian puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita.

Bigarrena._Interesatuak 10 egun naturaleko epea izanen du karguaz jabetzeko, izendapenaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko uztailaren 23an._Lehendakaria, Luis Muñoz Garde. Fede ematen dut: Ildazkari nagusia, Luis Ordoki Urdazi.

Iragarkiaren kodea: F0411731