94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A G O I T Z

Edateko ura tratatzeko araztegiaren proiektua eta obrak egiteko lehiaketa

Udal honek, Goiko ur hornidurarako udalen elkartearen izenean, lizitaziorako dei egiten du, kontratu hau adjudikatzeko:

Xedea: edateko ura tratatzeko araztegiaren proiektua eta obrak.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 1.382.328 euro, BEZa barne.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Agoizko Udalaren idazkaritzan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epearen azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen, betiere egun hori balioduna bada, bestela hurrengo egun balioduneko ordu berean amaituko baita epea.

Behin-behineko bermea: hasierako aurrekontuaren ehuneko 2:

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Herriko Etxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko zortzigarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu bietan.

Oinarrien eta klausula administratiboen pleguak interesatuen eskura daude, udal bulegoetan eta Rubio paper-dendan, Iruñeko Francisco Bergamín kaleko 10ean.

Agoitzen, 2004ko uztailaren 2an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0411128