94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

T U T E R A

Lehiaketa, proiektu teknikoa prestatu, obrak zuzendu eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzeko, Tutera-Fitero errepideko ezkerraldean, Las Labradas poligonoaren aurrean

Hiri honetako Udalak, 2004ko ekainaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak proposatuta, erabaki zuen klausula administratibo partikularren pleguaren eta laguntza kontratuaren espedientea onestea, honako lan hauek lehiaketa irekiaren eta tramitazio arruntaren bidez adjudikatzeko: proiektu teknikoa prestatu, obrak zuzendu eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorra aldatzea, Tutera-Fitero errepideko ezkerraldean, Las Labradas poligonoaren aurrean.

Lanen kostua, guztira, industri mozkina, BEZa, eta proiektuaren eta obra zuzendaritzaren lansariak barne: proiektuan zehaztuko da.

Oinarrizko aurrekontua edo lizitazio prezioaren gehienekoa: 127.897 euro.

Behin-behineko bermea: 2.588 euro.

Proposamenak aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gutunazalak aurkeztu edo igorriko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, eta, orobat, lehiaketan parte hartzeko eskabidea ere aurkeztuko da, Tuterako Udalari zuzendua.

Klausula administratibo partikularren plegua: Herriko Etxeko 4. solairuan (Hirigintza), bulego orduetan, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (SAC) eta www.tudela.com helbidean.

Proiektua erredaktatzeko epea: bi hilabete.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2004ko uztailaren 7an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0411029