94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Lizitazio iragarkia

Xedea: honako obra hauek kontratatzea: "Orisoaingo igorlea eta hobia berritzea", "Soltxagako saneamenduko igorlea", "Tafallako Estación auzoko kolektorea handitzea" eta "Untzueko igorlea eta hobia berritzea".

Hasierako prezioa: 387.687,49 euro, BEZa barne.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekian.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 01 azpitaldea, d) kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Mairagako Mankomunitatearen bulegoetako erregistroan, Tafallan, San Salvador karrikako 11n, behean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaleko epean.

Bestelako xehetasunak: baldintza tekniko-administratiboen pleguan heldu dira, eta lizitatzaileek Ulzama Digital dendan eskura dezakete, Iruñeko Iturrama kaleko 9an.

Tafallan, 2004ko uztailaren 1ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0410847