94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

251/2004 FORU DEKRETUA, ekainaren 28koa, María Victoria Irujo Echechipía andrea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Familia Zuzendaritza Nagusiko Familia Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2004ko ekainaren 28an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María Victoria Irujo Echechepía andrea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Familia Zuzendaritza Nagusiko Familia Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2004ko ekainaren 28an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0410762