94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Udal kideen ordainsariak

Toki entitateetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz Toki Araubidearen Oinarria arautzen duen Legeko 75 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13 artikuluarekin erlazionatuz, eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea azterturik, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoa emateko sistema ezartzen duena.

Udal honek, aho batez erabakitzen du:

1. Ondoren aipatzen diren udal karguei jarraian zehazten diren ordainsariak ematea:

1.1. Udal zinegotzien alde, osoko bilkura orokorretara joateagatik, 72 euroko ordainsaria onartzea bilkura bakoitzeko, urtean gehienez 869 euro izanik. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta. Hurrengo urteetan, zenbateko hauek eguneratuko dira, aipatutako 23/2003 legearen hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

1.2. Zinegotzien ordainsariei buruzko erabaki honek hartuko du indarra atzeraeraginezko ondorioekin, alegia, 2004ko urtarrilaren 1etik.

1.3. Erabaki honen berri ematea Toki Administrazioko Departamentuari, 23/2003 Foru Legeak zehaztutako ondorioak izan ditzan.

1.4. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Goizuetan, 2004ko ekainaren 14an._Alkatea, Imanol Legarretan Nar- barte.

Iragarkiaren kodea: L0410819