94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARANTZA

Administrari-ofizialaren izendapena

Arantzako Udalak 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaratu zituen administrari-ofizial lanpostua betetzeko deialdiaren oinarriak.

Administrari-ofiziala izendatzeko proposamena 2004ko ekainaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 77. zenbakian.

Arantzako Udalak 2004ko uztailaren 5ean egindako bileran erabaki zuen Jose Joaquin Urreta Arribillaga jauna Arantzako Udaleko administrari-ofiziala (C maila) izendatzea.

Deialdiko 9. oinarrian jasotako aginduei jarraituz, izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, behar diren ondorioak sor ditzan, adieraziz iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita izanen dituela ondorio ekonomiko eta administratiboak eta lanpostuaren jabetza.

Aditzera ematen da, deialdian ezarritakoari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2004ko uztailaren 8an._Alkatea, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0411992