94. ALDIZKARIA - 2004ko abuztuaren 6a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANTZA

Arantzako lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak egiteko ondorioztatzen den aprobetxamendua neurtzeko ordenantzaren hasierako onespena

Nafarroako Gobernuak onartu du behin betikoz Arantzako Udalak sustatutako Arau Subsidiarioen aldaketa; ondorioz, herriko alderdi batean famili bakarreko etxebizitzak egiteko aukera izanen da, Arauetan eskatzen diren baldintzak betez gero.

Udalak, 2004ko ekainaren 4ean egindako bileran, hasiera batean onartu zituen Arantzako lurzoru urbanizaezinean etxebizitzak egiteko ondorioztatzen den aprobetxamendua neurtzeko ordenantza eta kobratzeko formula, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 115.3 artikuluaren arabera.

Aipatutako dokumentua jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, herritarrek eta interesdunek alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Arantzan, 2004ko ekainaren 24an._Alkatea, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0411866