9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

U X U E

2003ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onetsita

Uxueko Udalak, 2003ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2003ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Uxuen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300635