9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Lurralde Kontribuzioaren karga-tasari buruzko erabakia, balorazio txostenaren berrikuspenaren onespena dela-eta

Berriozarko Udalak, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamarreko osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Aurtengo azaroaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, bi mila eta laugarren urterako Lurralde Kontribuzioaren karga-tasak onetsi ziren.

Hirilurreko ondasunen gaineko balorazio txostenaren berrikuspenak 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko baitu indarra, beharrezkoa da aurreikustea berrikuspen horrek Lurralde Kontribuzioaren dirubilketan eragin ditzakeen ondorioak. Hartara, ondokoa erabaki da:

Hirilurraren gaineko kontribuzioaren igoera baldintzatuko du Hirilurreko ondasunen gaineko balorazio txosten berria aplikatzetik ateratzen den zenbatekoak. 2003an katastroan agertzen diren hiri-unitateengatik, 2004ko dirubilketa osoa ez da % 5,1 baino gehiago izanen, 2003koaren aldean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta lauko urtarrilaren bian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0400156