9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAITZ

Aurrekontuko 03/2003 aldaketa hasiera batean onetsirik

Araizko Udalak, 2003ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen, hasiera batean, aurrekontuko 03/2003 aldaketaren espedientea:

1. Kreditu gehikuntza: "Plazaola Turismo Partzuergoaren kuota" izeneko 1 751 487 kontusaila: 1.800,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua: 1.800,00 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Araitzen, bi mila eta hiruko abenduaren bian. Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0300829