9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU/ALSASUA

Altsasuko Udaleko aita Barandiaran Zahar-Etxeko prezio publikoen hasierako onespena, 2004/01/01etik aurrera aplikatzeko

Udalak, 2003ko azaroaren 28ko osoko bilkura arruntean, hasierako onespena eman zion ondoko aldaketari:

1._Udaleko Aita Barandiaran Zahar-Etxeko Patronatuak ematen dituen zerbitzu edo jardueren prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. Artikuluak ezarritakoaren arabera, espedienteak jendaurrean jarriko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu, eta hala bada, erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkezteko.

Altsasun, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan. Lehendakaria, Asun Fernández de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0301482