9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IGANTZI

2004. urteko karga-tasak

Igantziko Udalak, 2003ko abenduaren 2an egindako bileran, honako erabakia hartu zuen:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 64. Artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aho batez erabaki du:

1) 2004. urterako lurraren gaineko kontribuziorako karga-tasa hauek onartzea:

% 0.2595 hiri ondasunetarako.

% 0.80 landa ondasunetarako.

2) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Igantzin, bi mila eta hiruko abenduaren lauan. Alkatea, Jesus María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0301068