9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LERIN

Udalaren kirol instalazioak kudeatzeko laguntza

Leringo Udalak, 2003ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea irekitzea Udalaren kirol instalazioak kudeatzeko laguntza teknikoaren kontratazioa adjudikatzeko.

Bidea: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Lizitazioaren aurrekontua: urtean, gehienez ere 50.000 euro, gehi BEZaren % 16. Urtero berrituko da K.P.I.ren arabera.

Egiteko epea: bost urte.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2 (5.000 euro).

Eskaintzen aurkezpena: Leringo Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez (948-530660) edo telegramaz, betiere aurkezpen epetako ezarritako egun eta orduetan. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hiru egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, Kontratazio Mahaiak "Agiri administratiboak" izeneko gutunazalak ireki eta aztertuko ditu, barne ekitaldian.

Orobat, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bederatzigarren egun baliodunean, aurkeztu eta onartu diren "Proposamen teknikoa" eta "Eskaintza ekonomikoa" izeneko gutunazalak irekiko dira jendaurrean, Herriko Etxeko bilkura aretoan, eguerdiko hamabietan.

Baldintza ekonomiko-administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan (948-530005 telefonoa).

Lerinen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0400248