9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

V I L L A F R A N C A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/89 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 12/90 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Agropecuaria Villafranca, S.L.; IFZ: B 31/589526; helbidea: Villafranca (Nafarroa), Donantes de Sangre kalea, 8-2.a B; eta haren ordezkari gisa Carlos Idiazábal Romeo jauna; helbidea: Villafranca (Nafarroa), Donantes de Sangre kalea, 8-2.a. Jarduera: zerritegi jarduera ezarri eta handitzea, gaur egun 1.400endako tokia duena, 1.456 hartuko dituen nabe berria eraikiz. Eraikuntza diafanoa izanen da, banaketarik gabe, aipatutako buru kopurua hartzeko adinakoa, 84,40 metro luze eta 14,40 metro zabal, kanpoko aldetik neurtuta, eta 6 metroko altuerakoa. Nabeak, eraiki ondotik, 1.215,36 metro karratu hartuko ditu, eta guztira 2.856 buru hartzeko tokia izanen du, ustiapen bakarra izanik itxitura baten barrenean, eta abeltzaintzako ustiapenaren identifikazio zenbakia.

Tokia: Villafrancako (Nafarroa) mugapea, "Nava las Heras" parajea, 1. poligonoko 554. lurzatia.

Villafrancan, bi mila eta hiruko azaroaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300505