9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

O L T Z A

Hautetsien ordainsarien gaineko erabakia

Nire lehendakaritzapeko Udalak, 2003ko irailaren 25ean egin bilkuran, ondoko erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:

Aipatzen diren karguei jarraian heldu diren ordainsariak ematea urteko:

_Alkatea: Udalak ordaindu beharreko zenbateko gordina: 15.145,48 euro. Alkatetzaren dedikazioa partziala izanen da, egunean lau ordukoa.

_Kargua dedikazio partzialean betetzen duten zinegotziak: Udalak ordaindu beharreko zenbateko gordina: 15.145,48 euro. Zinegotzi horien dedikazioa partziala izanen da, egunean lau ordukoa.

_Kargua dedikazio partzialean betetzen ez duten zinegotziak. Bilkuretara joateagatik:

Udalak osoko bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko zenbateko gordina: 70 euro.

Udalak Gobernu Batzordearen bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko zenbateko gordina: 70 euro.

Udalak batzorde berezien edo informazio batzordeen bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko zenbateko gordina: 70 euro. Udalak kontzeptu honengatik gehienez ere ordain dezakeen saria urtean 900 euro da zinegotzi eta informazio batzorde bakoitzetik.

Argitara ematen da apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan, 11/1999 Legeak emandako idazketaren ariora, xedatutakoa betez.

Oltza Zendean, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, Juan Antonio Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L0300819