9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

A B A R T Z U Z A

Alkateordearen izendapena

Arturo San Martín Morrás Abartzuzako Udaleko alkate jaunak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.2 artikuluari eta Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan horrekin bat egiten duten artikuluei jarraikiz, honako ebazpen hau eman du:

_Lehenbizi: Javier López Andueza jauna alkateorde izendatzea.

_Bigarren: Honako ebazpen hau Javier López Andueza jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Abartzuzan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeian. Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0300799