9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1401/2003 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Juan Jesús Viscarret Garro doktore jauna Unibertsitateko "Gizarte lana eta Gizarte zerbitzuak" jakintza arloko irakasle titular izendatzen duena, lehiaketa bidez.

2001eko abenduaren 11ko Ebazpenak unibertsitateko irakasleen kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako dei egin zuen. Ebazpen hori abenduaren 20ko EAOn argitaratu zen. Ikusirik epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Juan Jesús Viscarret Garro doktore jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea, Ekonomia Sailari atxikitako "Unibertsitateko "Gizarte lana eta Gizarte zerbitzuak" jakintza arloan. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan eta bere kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-helegitea paratzea, Administrazioarekiko Auzien Nafarroako epaitegiei zuzendua, "EAO"n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamabostean._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0301314