9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI-ARANATZ

Eskumenen eskuordetza, Gobernu Batzordean

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 11/1985 Legearen 21.3 artikuluak arlo horretan ematen dizkidan eskumenak erabiliz, kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43.2, 44, 53.2.3 eta 114. Artikuluetan ezarritakoa.

Ebatzi dut:

1. Udal honen Gobernu Batzordearen esku uztea alkateari legez ematen zaizkion eta ondotik zehazten diren alorretan eskuordetzen ahal diren ahalmenak:

a) Lan eskaintza publikoa osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera onestea; langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea.

b) Zehazki osoko bilkuran onetsi beharrekoak ez diren planeamendu orokorra garatzeko, hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetarako planeamendu tresnak onestea.

c) Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratatazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan sartuta daudenean.

d) Lizentziak ematea, alor horretako legeek Udalbatzari edo Gobernu Batzordeari berari ematen ez badiote eskumen hori.

2. Udalbatzari Udalaren Gobernu Batzordearen esku utzi diren eskumenen berri ematea, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ebazpenak sinatu eta hurrengo egunean indarra hartzea ezertan ukatu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bostean. Alkatea, J. Bautista Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: l0300765