9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

B E R B I N T Z A N A

Bake epaile ordezkoaren kargua betetzea

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Berbintzanako bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez betetzeko asmoa dago.

Kargurako hautatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal idazkaritzan, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasun eta bateraezintasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.

Berbintzanan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0300719