9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANDOSILLA

Alkateordearen izendapena eta eskurantzen eskuordetza

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2003ko azaroaren 24an, 37/2003 Ebazpena eman zuen entitate honetako hirugarren alkateordea izendatzeko eta hura Festen alorreko eskurantzetarako generikoki eskuordetzeko. Hona hemen testu osoa.

Manuel Osorio Martín jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1 a) eta 23.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, alkateak libreki izendatuko ditu alkateordeak, gobernu batzordeko kideen artean, eta halakorik ez bada, zinegotzien artean.

Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuaren 46.2 artikuluan ezartzen da gobernu batzorderik ez duten udaletan ez dela udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino alkateorde gehiago izanen. Bada hori kontuan hartuz, irailaren 19ko 4/2003 Ebazpenaren bitartez, Andosillako lehenengo eta bigarren alkateordeak izendatu ziren (urriaren 8ko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Lege bereko 43, 44 eta 114. artikuluen eta haiekin bat datozenen arabera, gorbernu batzorderik ez den udaletan alkateak alkateordeak eskuordetu ahalko ditu eskurantza zehatzetarako, betiere deusetan ukatu gabe zinegotziekin eskuordetza bereziak egin ahalko dituela eginkizun zehatzetarako.

Kontuan hartuz, eraginkortasuna dela-eta komenigarria dela hirugarren alkateordea izendatzea eta hura eskuordetzea Festen alorreko eskurantzetarako, betiere zerbitzuen eraginkortasuna hobetze aldera. Orobat, kontuan hartuz, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.4 artikuluari jarraituz, gobernu batzorderik ez den Udaletan nahikoa izanen dela alkatetzaren ebazpen bakar bat alkateordeak izendatu eta aipatutako 43. artikuluak aipatzen dituen eskuordetzak egiteko. Bada, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 3 artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizi._Noelia Lorente Cisneros andrea Andosillako Udaleko hirugarren alkateorde izendatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluarekin bat.

Bigarren._Izendatutako hirugarren alkateordeak eta irailaren 19ko 004/2003 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez izendatutakoek, izendapen ordenari jarraituz, Alkatetzaren eginkizunak beteko dituzte, Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan ezarritako kasuetan.

Hirugarren._Noelia Lorente Cisneros hirugarren alkateordea generikoki eskuordetzea, aipatutako 43.3 artikuluan ezarritakoaren babesean, Alkatetzari Festen alorrean esleitzen zaizkion eskumenetarako. Eskuordetza horrek bere baitan izanen ditu aipatu alorraren zuzendaritza eta kudeaketa ahalmenak, bai eta hirugarrenei eragiten dieten egintza administratiboen bidez ebazteko ahalmena ere. Indarrean dagoen araudiari jarraituz, ez ditu bilduko eskuordetzekoak ez diren eskurantzak.

Laugarren._Eskuordetutako zinegotziari ohartaraztea ezen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Alkatetza honek argibideak jasoko dituela eskuordetzen diren eskurantzen kudeaketaz, bai eta haren babesean emandako xedapen eta egintzei buruz ere.

Bosgarren._Alkateordearen izendapenak eta eskurantzen eskuordetzak indarra hartzeko, zinegotzi interesatuak onartu egin beharko ditu. Hartara, onartutzat hartuko dira, hiru egun baliodunen buruan, behar den jakinarazpena egiten denetik, kontrakorik espresuki adierazten ez badu.

Seigarren._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, aipatutako azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta 46.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoa betetzeko.

Zazpigarren._Ebazpen hau igortzea interesatuari, eta osoko bilkurari haren berri ematea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

Andosillan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0300461