9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

L I Z A R R A

Alkatetzaren ebazpenak

Lizarrako Udaleko alkate udalburuak, bere eskumenak erabiliz, honako ebazpen hauek eman zituen:

_332/2003, azaroaren 12koa, zeinaren bidez Jesús Javier Martínez de Carlos jauna izendatzen baita Lizarrako Udalaren Gobernu Batzordeko kide eta bigarren alkateorde _Rafael Hervás Guerrero jaunaren ordez_.

_334/2003, azaroaren 19koa, zeinaren bidez Luis Azpilicueta Urra jauna izendatzen baita Lizarrako Udalaren Gobernu Batzordeko kide eta bosgarren alkateorde _María Concepción Rubio García de Galdiano andrearen ordez_.

_335/2003, azaroaren 19koa, zeinaren bidez Peter Hans Neumann lehen alkateordea eskuordetzen baitu, Alkatetzaren eginkizun orotan bere ordezkoa izan dadin 2003ko azaroaren 21etik 28ra.

Lizarran, bi mila eta hiruko azaroaren hemeretzian. Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0300442