9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BUÑUEL

Toki Korporazioko kideentzako kalteordainak, beren karguan aritzeagatik sortutako gastuei dagozkienak. Aplikatu beharreko arau berariazkoak

Honako honen bidez, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoa betez, jende orori jakinarazten zaio Buñuelgo Udalak ondotik aipatzen den erabakia hartu zuela, beste batzuen artean, 2003ko azaroaren 18an egindako osoko bilkura berezian:

1. Egindako gastua aldez aurretik agirien bidez justifikatu edo espresuki aitortuz gero, interesatuari honela ordainduko zaio:

a) Gastu-sarien bidez, Foru Administrazioko langileentzat ezarrita dagoen bezala.

b) Bederatzi euro karguko eginkizunetan emandako ordu bakoitzeko, hala jasandako kalte edo galeren ordain gisa.

2. Diru kopuru horiek eguneratuko dira Kontsumoko Prezioen Indizearen urteko igoeraren arabera.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Buñuelen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0300506