9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ADIOS

Kargu hautetsien bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Adiosko Udalak, bi mila eta hiruko azaroaren hamaikan egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Azterturik, Udalbatzako kideendako ordain-sariak eta kalte-ordainak zehazteko ireki den espedientea, eta kontu-hartzailetzak eta idazkaritzak eginiko txostenak.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionarmenduari buruzko Erregelamenduko 13. artikuluak xedatzen dutena, eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak xedatzen duena.

Horrenbestez, Udalbatzak erabaki du:

1. Udal honetako kideei ordain-saririk ez ematea, karguan aritzeagatik.

2. Bilkuretara agertzeagatik zinegotziek jaso beharreko zenbatekoa finkatzea, honako hau: Osoko bilkura batera agertzeagatik, 72 euro zinegotzi bakoitzarentzat.

3. Udalkideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileeendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

4. Aurrekontuan behar den aldaketa egiteko agindua ematea, dagozkien kontusailak hornitzeko.

5. Erabaki honek indarra hartuko du, gastuen baimenari dagokionez, aipatu kontusailak erabilgarri diren momentuan berean, gastuak haietatik berdindu ahal izateko.

6. Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena betetzeko, argitara dadin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean.

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena betetzeko, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Adiosen, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Fortunato Vidaurreta Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0300585