9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I R U Ñ A

E D I K T U A

Udalaren osasunari buruzko 1. ordenantzaren hasierako onespena: "xedapen orokorrak, araubide juridikoa eta zehapen prozedura administratiboa".

Iruñeko Udalak, 2003ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Udalaren osasunari buruzko 1. ordenantzaren testua, espedientean eta gaiari buruzko txosten juridikoan bildu baita, ondokoa erabaki da: Hasiera batez onetsi da Udalaren osasunari buruzko 1. ordenantza: xedapen orokorrak, araubide juridikoa eta zehapen prozedura administratiboa. Tramita bedi espedientea erregelamenduaren ariora."

Udalaren osasunari buruzko ordenantza horren testua jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, eta Herriko Etxeko ediktuen oholean aztertu ahalko da, baita Ingurumen eta Osasun alorrean ere, San Saturnino karrikako 2an. Epea irekia gelditu da, behar diren alegazioetarako, eta 30 egun baliodun geroago amaituko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0300560