9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2003ko azaroaren 4an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Behin betikoz onestea Berriobeitiko Udal Planaren aldaketa puntuala, honako hauei dagokiena: ataripe eta terrazen okupazioari eta eraikigarritasunari buruzko araudia, eta abeltegietarako nahiz nekazaritza nabeetarako ez bestetarako erabilerak lurzoru urbanizaezinean. Sustatzailea Berriobeitiko Udala da, eta proiektuaren egilea, berriz, David Azcona Ruiz de Galarreta udal arkitektoa. Betiere, hori dena egiten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79 eta 74. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

2. Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa puntualaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabost eguneko epean, onetsitako agiriaren ale bat ere bidaliko zaiolarik.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko abenduaren lehenean. Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0300525