9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B E R R I O B E I T I

Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2003ko azaroaren 4an egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Hasiera batez onestea Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa puntuala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Berriobeitiko Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Berriobeitiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betikoz ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko abenduaren lehenean. Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0300528