9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU/ALSASUA

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsirik

Altsasuko Udalak, 2003ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, Udal Planeko aldaketa, LKS-Ingeniería S. Coop.ek sustatua eta Luis Rodríguez Fuentes eta Marta Díaz de Cerio Arkitektoek idatzia. Planaren aldaketa "Santo Cristo de Otadia" deituriko 3. sektoreari dagokio.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian. Alkate Andrea, Asun Fdez. De Garaialde Lazkano Sala.

Iragarkiaren kodea: L0300795