9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E Z K A B A R T E

Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantza hasiera batez onetsita

Ezkabarteko Udalak, 2003ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Animalia arrikutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Ezkabarten, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Felix Idoate Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L0300395