9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L I Z A R R A

Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko eta Los Llanos babestu eta erabiltzeko Plan Bereziko aldaketa puntuala, hiri lurzoruko 23. unitate sendotuari buruzkoa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2003ko azaroaren 19ko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko eta Los Llanos babestu eta erabiltzeko Plan Bereziko aldaketa puntuala, hiri lurzoruko 23. unitate sendotuari buruzkoa; xedea: birmoldaketa lanak ahalbidetzea, Lizarrako Ikastolaren haur hezkuntzan; hori guztia, aldaketaren agiriekin bat eta espedienteko txostenei jarraikiz.

Espedientea jedaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak oro aurkez ditzaten epe horretan.

Lizarran, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita batean. Jarduneko alkatea, Peter Hans Neumann.

Iragarkiaren kodea: L0300447