9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik, Eraikuntzaren gaineko ordenantzetan, U.T.E. Promociones Saigoa, S.L. y Residencial Castillo de Javier, S.L.k sustaturik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko abenduaren bian egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzetako IV. kapituluko 107. bis artikuluan, U.T.E. Promociones Saigoa, S.L. y Residencial Castillo de Javier, S.L.k sustaturik. Hura Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64.3 artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera tramitatuko da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, eta Udalari dagokio, betiere, behin betiko onespena, gero Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko duena.

Noainen, bi mila eta hiruko abenduaren hiruan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0300762