9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Ordenantza hasiera batean onetsirik

Uharteko Udalak, 2003ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen "Uharteko hirigunean eraikinak zaharberritzeko, pertsona fisikoen errentaren araberako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza", behar bezala eginbideturik espedientean datorren testuari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez.

Uharten, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0300769