9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

507/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko C mailako (administrariak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematen duena. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, ekainaren 19ko 315/2003 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, ekainaren 19ko 315/2003 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko C mailako (administrariak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia onetsi zuen, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Deialdi horretako lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin direla, bidezko da Hezkuntza Departamentuko administrari laguntzaileen barne mugikortasunerako prozedura bukatutzat ematea.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzez baliaturik:

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko C mailako (administrariak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematea eta ondoko pertsonei aipatzen diren lanpostuak esleitzea:

_Miguel Bretón Vallejo. 32283 zenbakiko lanpostua. Hezkuntza Departamentuko Iruñeko Ikasliburu eta Materialen Unitatea.

_Fermín Idoate Zazpe. 33160 zenbakiko lanpostua. Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutua.

_Rosa Munilla Martínez. 30878 zenbakiko lanpostua. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua.

_Doña Asunción García Caballero. 32190 zenbakiko lanpostua. Iruñeko "Virgen del Camino" Bigarren Hezkuntzako Institutua.

_María Carmen Villa García. 33829 zenbakiko lanpostua. Hezkuntza Departamentuko Iruñeko Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoa.

_Carlos Arteta Ganuza. 32643 zenbakiko lanpostua. Giza Baliabideen Zerbitzuko Ikastetxe Itunduetako Nominen Bulegoa.

_Ana José Ardanaz Pena. 32287 zenbakiko lanpostua. Giza Baliabideen Zerbitzuko Ikastetxe Itunduetako Nominen Bulegoa.

_Juana María León Zaro. 31742 zenbakiko lanpostua. Obra eta Ekipamendu Atala.

2. Interesatuak 2004ko urtarrilaren 7an jabetuko dira foru agindu honen bidez esleitzen diren destino berriez.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabiden Zerbitzuari eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren batean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0300977