9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FUNES

Lan egutegia

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, bi mila eta hiruko abenduaren lehenean. Hona haren testu osoa:

1. 2004ko jaiegunen egutegia onestea Funesko udal bulegoetako langileentzat; honako hau, alegia:

_Urtarrilaren 1, 2 eta 6a.

_Martxoaren 19a.

_Apirilaren 8, 9 eta 12a

_Maiatzaren 1 eta 15a.

_Abuztuaren 9a.

_Urriaren 11 eta 12a

_Azaroaren 1a.

_Abenduaren 3, 6, 7, 8 eta 25a.

2. Funesko Udaleko bulegoetako lanaldiaren urte osoko orduak honela banatuko dira: zortzietatik arratsaldeko hirurak arte, astelehenetik ostiralera.

3. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Funesko Udaleko bulegoetan: bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte, astelehenetik ostiralera.

Funesen, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0300558