9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O L T Z A

E D I K T U A

Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuko aurreikuspenak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzeko aipatu Legegintzako Foru Dekretuaren 59. artikuluaren babespean eman baitzen.

Ikusirik 110/2003 Foru Agindua, uztailaren 31koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2004ko asteguneko jaien egutegia onesten duena.

Espedienteko dokumentazioa kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren zerbitzuko langileen 2004ko aste barreneko jai egunen egutegia onestea. Hona hemen:

_Urtarrilaren 1a: Urteberri.

_Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

_Urtarrilaren 7a: San Julian.

_Martxoaren 19a: San Jose

_Apirilaren 8a: Ortzegun Saindua.

_Apirilaren 9a: Ortziral Saindua.

_Apirilaren 12a: Pazko biharamuna.

_Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

_Abuztuaren 20a, 23a eta 24a: Ororbiako bestak.

_Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

_Azaroaren 1a: Omiasaindu.

_Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

_Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

_Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

_Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena._Oltza Zendeako Udalaren eta haren erakunde autonomoaren administrazioan eginen den lanaldiaren urteko kopurua, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, 1.592 ordu izanen da, egiazkoak, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez egin beharko da lan 8:00etatik 15:00etara; gainerako hogei minutuak langileak sartzen ahalko ditu, hautara eta malguki, 7:40tik 8:00etara eta 15:00etatik 15:20ra.

b) Artikulu honetako aurreko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko "Oltza Zendeako/Orkoiengo Musika Eskola" erakunde autonomoko langileei, horiek erakunde autonomoaren beraren lan egutegia izanen baitute.

c) Kontuan hartuz 2004rako finkatu den lanordu kopurua 1.592 ordu dela eta lanaldiaren banaketaren ondorioz egiazki sartutako orduak 1.613,33 direla, Oltza Zendeako Udaleko langile bakoitzak urtarrilaren 2a, abenduaren 7a eta egun ordaindu bat izanen du, berak nahi duenean hartzeko.

d) Aurrekoa ukatu gabe, lanaldiaren banaketa abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan ezarritako urteko ordu kopuruarekin bat etortzeko, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko langileek orokorrean ezarritako lanaldia baino hamar minutu gehiagokoa egin beharko du apirilaren 19tik 22ra, biak barne.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Oltza Zendeako Udalaren iragarki oholean ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz.

Oltza Zendean, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0300818