9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honen 2003ko azaroaren 25eko probidentzia, 03-4334 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emana, interesatuari jakinarazteko. Vicente Garde Valencia jaunak eta auzikideek jarri zuten errekurtsoa, Erriberriko Udaleko Osoko Bilkurak 2003ko abuztuaren 8an hartutako erabaki baten aurka, ukatu egin baitzuen arau subsidiarioen aldaketa puntuala, 9. poligonoko lurzati batzuei dagokienez. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita bostean.

María-Luisa Montero Pascual andreak egin duen idazkia jaso da. Hartan eskatzen du hirugarren interesatu gisa aurkeztutzat eman dezatela 03-4334 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan. Vicente Garde Valencia jaunak eta auzikideek jarri dute errekurtso hori, Erriberriko Udaleko Osoko Bilkurak 2003ko abuztuaren 8an hartutako erabaki baten aurka, ukatu egin baitzuen arau subsidiarioen aldaketa puntuala, 9. poligonoko lurzati batzuei dagokienez

María-Luisa Montero Pascual andreari errekurtsoa helaraziko zaio eta hamar egun balioduneko epea emanen zaio (larunbatak ere egun balioduntzat hartzen dira), probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alegazioak egiteko eta bidezkotzat jotzen dituen dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko. Halaber, froga diligentziak proposatzen ahalko ditu.

Epe horretan administrazio espedientea aztertzen ahalko du Auzitegi honetako idazkaritzan.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 15.1 eta 16.2 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren lauan._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: F0300887