9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Leotzen eta Ezporogin instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeari buruzkoa. SCE01071-JAA/JLP espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Derna, S.A.k egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:

a) Eskatzailea: Derna, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Leotz eta Ezporogi.

c) Instalazioaren xedea: Uzkitako parke eolikoa.

d) Ezaugarri nagusiak: "Uzkita" parke eolikoa, "G 52-850" erako 29 aerosorgailuz osatua, bakoitza 850 KW-koa, eta guztira 24.650 KW-ko potentzia.

Aerosorgailu bakoitzak haizealdeko errotore bat dauka, 52 m-ko diametrokoa, 25,30 m luze diren hiru palarekin, 2.124 m²-ko ekorketa eremua, 15.º-ko kopadura; palek balazta aerodinamikoa dute beren angeluko biraketa osoarekin, potentzia erregulazioa pasatzean eta errotazio abiadura aldakorra 14,5 eta 31,4 r.p.m. artean; haizearen abiadura 4 m/s-ko denean hasten da lanean, 15 m/s-ko potentzia nominalera iristen da eta 25 m/s-koan gelditzen. Palen euskarri-abatza potentzia treneko ardatz nagusiari akoplatuta dago, zeinek transmititzen baitu errotorearen errotazioa hiru etapako biderkatzaile helikoidaleraino (935 KW), oliozko hoztea eta transmisio erlazioa 1/62 r.p.m.-koa; ardatz azkarrak diskozko balazta du, eta cardan giltzaduraren bidez lau poloko sorgailua konektatzen du, zeinek makina asinkrono gisa jokatzen baitu (850 KW); 0,69 KV; pareko abiadura 1.399,4 r.p.m. gehienez, "Ingecom-W" kontrol unitatea eta E.Z. dorrearen oinean, transformadore lehorra 900 KVA-koa; 0,69/20 KV, SF6 gelaxkak, lerro eta babesekoak, dorre konoenborkaretan, oinarrian 3,62 m-ko diametroa eta goialdean 2,17 m-koa, eta 44, 55 eta 65 m-ko garaiera.

Aerosorgailu bakoitzaren interkonexioa 20 KV-tan egiten da, lurpeko bi zirkuiturekin, batek 11 unitate eta besteak 18 dituela, RHZ1/15 KV eta 400/240/150/95, Al eta 300 Cu-n, eta 1.607 m eta 2.190 m-ko luzerak hurrenez hurren, SF6 gelaxketan lotuz, bukaera 0,69/66 KV-ko "Uzquita" azpiestazioan; Getadarko gaina, Urrizabal, Murugain, La Marquesa eta Kiñueta alderdietan barna pasatzen da, Leozko eta Ezporogiko mugapeetan.

Haizeak urtean duen batez besteko abiadura 7,37 m/s-ko da; potentzia nominalean aritzeko orduak 2.768 h/urtean eta parkeak urtean sortzen ahal duen energia elektrikoa 153.500 MWh-ko.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 21.128.495,19 euro.

Onura publikoaren adierazpenak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. oina) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkeztu ahalko dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita batean._Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

UZKITAKO PARKE EOLIKOAK UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEAK

A Z A L E R A

T A R T E A HERRIA POLIG. LURZ. AZPIL. T I T U L A R R A H E L B I D E A LUR UKIP. DORR.

MOTA UKITUA GUZTIRA (%)

(M²) (M²)

LERROKADURAK

1. LERROK. LEOTZ 7 267 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 510 24.851,90 2,05 -

1. LERROK. LEOTZ 7 274 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 1.620 40.881,22 3,96 1

1. LERROK. LEOTZ 7 248 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 1.305 3.408,80 38,28 -

2. LERROK. LEOTZ 7 206 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 340 11.978,67 2,84 -

2. LERROK. LEOTZ 7 208 A Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 3.720 43.044,64 8,64 -

2. LERROK. LEOTZ 7 208 B Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 484 605,66 79,91 1/2

2. LERROK. LEOTZ 7 190 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 4.410 16.437,40 26,83 -

BIDEAK

2. LERROK. LEOTZ 7 209 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 250 3.461,82 7,22 -

2. LERROK. LEOTZ 7 206 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 860 11.978,67 7,18 -

2. LERROK. LEOTZ 7 208 A Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 640 43.044,64 1,49 -

2. LERROK. LEOTZ 7 190 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 930 16.437,40 5,66 -

1. LERROK.

GERINDAKO P. LEOTZ 7 217 C Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 370 876,15 42,23 -

1. LERROK.

GERINDAKO P. LEOTZ 7 217 A Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 310 12.403,96 2,50 -

1. LERROK.

GERINDAKO P. LEOTZ 7 221 C Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Larreak 900 906,72 99,26 -

1. LERROK.

GERINDAKO P. LEOTZ 7 221 A Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 135 10.457,74 1,29 -

1. LERROK.

GERINDAKO P. LEOTZ 7 222 - Echapare Armendáriz, Blasa Casas Nuevas 31395 Garinoain Alorra 135 14.047,01 0,96 -

UKITUA, GUZTIRA (M²) 16.919 - - 1,5

Iragarkiaren kodea: F0300983