9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Beintza-Labaien aldeko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Landa Garapenerako zuzendari nagusiak 2003ko abenduaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez xedatu da interesatuei ematea eta, beraz, haien esku uztea Beintza-Labaien aldeko ordezkapen finka berrien jabetza, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Beintza-Labaiengo udaletxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea %3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera peritoen irizpena aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuko erregistro orokorrean Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari zuzendurik.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0301391