9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen gaineko ebazpenak.

Ezin izan dira ondoko ebazpenak (P.S.T.) jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiek agintzen duten moduan. Beraz, honako honen bidez betetzen da aipatu Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatutakoa.

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

10420/2003 EBAZPENA (P.S.T.), azaroaren 4koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Transportes Lardesilla, S.L.ri (NAN/IFZ: B31537038) 150 euroko isuna jartzen diona.

2003/09/19an Transportes Lardesilla S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 2686/03 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak 2003/02/06an, A-15 errepideko 29,500 kilometroan, 7019-BHW matrikulako ibilgailuaren aurka egindako salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa: era guztietako salgai galkorren 15.000 kg garraiatzea garraio txartelik izan gabe. Mallendik Iruñera zihoan. Ikusi da 2003ko martxoaren 31n lortu zuela, eta isuna aplikatu da salaketa unean baimenik ez izateagatik, nahiz eta lortzeko baldintzak bete, haren ondoren lortu baitu.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 142.a) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 199.a) artikuluak hautsi dira, eta 143 eta 201. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste arintzat jo da eta 150 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizi._150 euroko isuna jartzea Transportes Lardesilla, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B31537038). Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren lauan._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

10421/2003 EBAZPENA (P.S.T.), azaroaren 4koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Transportes Lardesilla, S.L.ri (NAN/IFZ: B31537038) 1.380 euroko isuna jartzen diona.

2003/09/19an, Transportes Lardesilla, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA 2687/03 zehapen espedientea ireki zitzaiola, Trafikoko Guardia Zibilak, 2003/02/06an, A-15 errepideko 29,500 km-an 7019-BHW matrikula duen ibilgailuaren aurka eginiko salaketaren ondorioz. Salaketaren zergatikoa hauxe da: Mallendik Iruñera salgai galkorren 15.000 kg garraiatzea, garraio horretarako baimen bereziaren ziurtagiririk izan gabe.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.q) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.r) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 1.380 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizi._1.380 euroko isuna jartzea Transportes Lardesilla, S.L.ri (N.A.N./I.F.Z.: B31537038). Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko da, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baita legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren lauan._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría."

Zehapen espedientearen gaineko ebazpena

10503/2003 EBAZPENA (P.S.T.), azaroaren 4koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Ttes. Callejero Bueno, S.L.ri (NAN/IFZ: B50470376) 300 euroko isuna jartzen diona.

2003/09/16an jakinarazi zitzaion Ttes. Callejero Bueno, S.L.ri, NA 2922/03 erreferentzia duen espedienteari hasiera eman zitzaiola, Z-3397-BB duen ibilgailuari, 2003ko otsailaren 13an Trafikoko Guardia Zibilak egindako salaketaren ondorioz. Salaketa N-232 errepideko 105,000 kilometroan egin zen, salgai garraiorako ibilgailu bat behar bezala funtzionatzen ez zuen abiadura mugatzailearekin zebilelako, diskoan zeuden 92 kilometro/h-tik gorako abiadura etengabeek erakusten zuten bezala. Jose Luis Callejero Pescador zen gidaria. Diagrama diskoaren kopia erantsi da.

Instruktorearen txostena ikusirik, bidezko da zehapena berrestea, interesatuak ez baitu alegaziorik aurkeztu legezko epean.

16/1987 Legearen 141.h) eta 1211/1990 Erregelamenduaren 198.h) artikuluak hautsi dira eta, 143. eta 201. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jo da eta 300 euroko isuna ezarri.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hura garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuan agindutakoaren ondorioz, eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 29ko 800/2003 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehendabizi._Ttes. Callejero Bueno, S.L. enpresari (NAN/IFZ: B50470376 ), 300 euroko isuna jartzea. Administrazio bidea amaitu ondoko 15 egun baliodunetan ordaindu beharko du, bestela premiamendu prozeduraren bidez kobratuko baitzaio legeak xedatutakoari jarraituz.

Bigarrenik._Ebazpen hau Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta interesatuari jakinaraztea; orobat, aditzera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau jaso eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren lauan._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría."

Iragarkiaren kodea: F0301399