9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Alfonso García González jaunari, ehiza arloko arautegia hausteagatik (288/03 zehapen espedientea) zehapena ezartzen dion foru aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1410/2003 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Alfonso García González jaunari (NAN: 18.211.582-K) zehapena ezartzen diona, Basa -fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik.

Ikusirik 288/03 zehapen espedientea, 2003ko ekainaren 3an Foruzaingoak egindako salaketaren ondorioz Alfonso García González jaunari irekia, abuztuaren 28an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 1207/2003 Foru Aginduan oinarriturik, hain zuzen ere txoriak harrapatzeko prestatzen ari baitzen, horretarako baimenik gabe: ur putzu baten ondoan aurkitu zuten, lika-pote bat eta adaxka batzuk zituela.

Karguen plegua jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea, karguen plegua bere horretan utziz, eta, horregatik, ezartzen zaio 310 euroko isuna, Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 117.19 artikuluaren kontrako arau-haustea egiteagatik. Halaber, proposatu da ehiza egiteko baimena kentzea edo, kasua bada, hura lortzeko debekua ezartzea urte beterako.

Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Alfonso García González jaunari (NANa: 18.211.582-K), 310 euroko isuna ezartzea eta ehiza-baimena edo eskuratzeko gaitasuna kentzea urte beterako, egindako arau-hausteagatik, Basa-fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Pertsona desgaituak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) utzi beharko du lizentzia edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Zehapena administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunean hasiko da desgaitzealdia.

2. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Gehienez ere, 15 egun balioduneko epean ordaintzea isunaren gainerakoa, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko atalean adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, baita tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak erabiltzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. oina). Han, ordain-gutuna emanen diote, orain bidaltzen denaren ordez, baita murrizpena lortzeko gainerako agiriak ere.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmo bihurtu eta biharamunetik aitzina hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

5. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urriaren hogeita bian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0301318