9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

506/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematen duena. Deialdi hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, ekainaren 19ko 315/2003 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, ekainaren 19ko 315/2003 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia onetsi zuen, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

Deialdi horretako lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiak egin direla, bidezko da Hezkuntza Departamentuko administrari laguntzaileen barne mugikortasunerako prozedura bukatutzat ematea.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzez baliaturik,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko D mailako (administrari laguntzaileak) langileen barne mugikortasunerako prozedurako deialdia bukatutzat ematea eta ondoko pertsonei aipatzen diren lanpostuak esleitzea:

_Concepción Tirapu Puyal. 33837 zenbakiko lanpostua. Iruñeko "San Jorge I" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

_María Luz Ortega Pérez. 35004 zenbakiko lanpostua. Tuterako "Valle del Ebro" Bigarren Hezkuntzako Institutua.

_María Begoña Sancet Ortiz. 35620 zenbakiko lanpostua. Giza Baliabideen Zerbitzuko Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoa.

_Rafael Lecumberri Valencia. 36054 zenbakiko lanpostua. Ikasketen Antolamenduko Atala.

_Elsa Puñal Senosiain. 36574 zenbakiko lanpostua. Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atala.

_Amaya Sesma Vallés. 34552 zenbakiko lanpostua. Araubide Juridikoaren Ataleko Idazkaritza Teknikoa.

_Beatriz García Elbusto. 33542 zenbakiko lanpostua. Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua.

_María Pilar Alba Baya. 36356 zenbakiko lanpostua. Cortesko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua eta Cortesko "Cerro de la Cruz" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.

_María Jerusalén Igúzquiza Díaz de Rada. 34045 zenbakiko lanpostua. Lodosako Bigarren Hezkuntzako Institutua.

_Rufina Pilar Tres Gambarte. 36114 zenbakiko lanpostua. San Adriango "Alfonso X El Sabio" Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.

_Fernando Saldaña Zabalegui. 36116 zenbakiko lanpostua. Hezkuntza Planifikatzeko Zerbitzua.

2. Interesatuak 2004ko urtarrilaren 7an jabetuko dira foru agindu honen bidez esleitzen diren destino berriez.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabiden Zerbitzuari eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren batean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0300976