9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

516/2003 FORU AGINDUA, abenduaren11koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Milagroko "San Blas" Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, espezialitate gehiago eskaintzeko.

Ikusirik Milagroko alkate-udalburuaren eskaera, herriko "San Blas" Udal Musika Eskolak musika-tresnen espezialitate berriak emateko baimena izan dezan.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Milagroko Udalaren "San Blas" Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31013227) "perkusioa", saxofoia", "tronboia" eta "tronpeta" musika-tresnaren espezialitateko ikasgaiak emateko, 2003/2004 ikasturtetik aurrera.

2. Ukatu egiten zaio eskolari "akordeoia" espezialitatearen ikasketak emateko baimena, eskolak ez baititu betetzen haiek irakasteko legeak eskatzen dituen baldintzak.

3. Hemendik aurrera, ikasgai hauek izanen dira Eskolan, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta ikasgai hauek: bonbardinoa, klarinttea, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.

4. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

5. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

6. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela foru agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

7. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

8. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9. Foru agindu hau igortzea Milagroko alkate udalburuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0301147