9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

513/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Etxarri-Aranazko Udal Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, espezialitate gehiago eskaintzeko.

Udal Musika Eskolaren Udal Patronatuko lehendakari Igor Ijurra Fernández jaunak, baimena eskatu du saxofoia eta tronpeta musika-tresnak irakatsi ahal izateko.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak bi irakasgai horiek eman ahal izateko eginiko adostasun txostena, ontzat eman baitu aurkeztutako dokumentazio pedagogikoa eta proposatutako irakasleen titulazioa.

Eta ikusirik, hala ere, eskolak baduela tronpeta espezialitatea emateko beste baimena, eta, beraz, ez dela beharrezkoa aurkeztutako dokumentazio berriaren arabera berriro baimena ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Etxarri-Aranazko Udalaren Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31005531) "Saxofoia musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko, 2003/2004 ikasturtetik aurrera.

2. Hemendik aurrera, ikasgai hauek izanen dira Eskolan, 421/1992 Foru Dekretuko 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipaturiko "oinarrizko eskaintza" eta ikasgai hauek: kantua, zeharkako txirula, gitarra, pianoa, saxofoia, tronpeta, tuba, txistua eta biolina.

3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela foru agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru agindu hau igortzea Etxarri-Aranazko Udal Musika Eskolaren Udal Patronatuko lehendakariari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren Kudeaketarako Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0301081