9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2339/2003 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Uztarrozeko udalerriko abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onesten duena.

Ikusirik Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak emandako adostasun txostena, zeinean adierazten baita beharrezkoa dela Nafarroako Foru Komunitatean Uztarrozeko udalerriko abelbideak sailkatzeko lanak hastea.

Kontuan hartuz proposamen hau justifikaturik dagoela Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 24ko 1054/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Uztarrozeko udalerriko abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onestea.

2. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko helegitea jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legeko 114. eta 115. artikuluen arabera.

3. Foru agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hogeita lauan._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0300881