9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

931/2003 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Curriculum Egokituko kanpo unitateetan eskolatze banatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena. Dirulaguntza horiek 2003rako finkaturiko modulu ekonomikoaren ehuneko 15 egiten dute.

Apirilaren 2ko 90/1998 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntzari dagokionez sustatu eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleendako berariazko erantzunak ezartzeko jarraibide eta orientazioak eman ziren.

2002rako eta 2003rako luzaturiko 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 19/2000 Foru Legeak badu horretarako kontusail bat: "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoizko lantegi-eskola eta beste", eta irakaskuntza ez-unibertsitarioak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeak kreditu osagarria onetsi du kontusail horretarako.

Otsailaren 27ko 101/2003 Foru Aginduaren bidez, abenduaren 16ko 689/2002 Foru Aginduak 2002rako ezarri zuen dirulaguntzaren modulua 2003rako luzatu eta haren % 45a ordaindu zen.

Abenduaren 15eko 689/2002 Foru Aginduko 7. puntuan zehazten da dirulaguntza hartzen duen entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari 9. idatz-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dizkiola, 2003ko irailaren 30a baino lehen, moduluaren % 15 hartuko badu.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu modulu ekonomikoaren %15 egiten duen dirulaguntza ordain dadila.

Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 99.668,48 euroko gastua onartu eta 99.668,48 euro horiek ondoren aipatzen diren irabazi asmorik gabeko erakundeei ordain dakizkiela agintzea:

Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolari (IFZ G31279961), curriculum egokituko unitate batengatik, 9.060,77 euro.

Cascanteko "La Ribera" ikastetxeari (IFZ G31729114) curriculum egokituko unitate batengatik, 9.060,77 euro.

Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolari (IFZ G31725484), curriculum egokituko hiru unitaterengatik, 27.182,31 euro.

Iruñeko "Etxabakoiz" lantegi-eskolari (IFZ G31193790), curriculum egokituko bi unitaterengatik, 18.121,54 euro.

Mutiloabeitiko "Luis Amigó" ikastetxeari (IFZ Q3100267 H), curriculum egokituko unitate batengatik, 9.060,77 euro.

Garesko "Puente" ikastetxeari (IFZ Q3100108 D), curriculum egokituko bi unitaterengatik, 18.121,54 euro.

Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolari (IFZ G31129703), curriculum egokituko unitate batengatik, 9.060,77 euro.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari behar diren ordainketak egin ditzala eskatzea, guztira 99.668,47 euro, 2003rako luzatu den 2002ko gastu aurrekontuko "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeetarako dirulaguntza: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoizko lantegi-eskola eta beste" izeneko 41610-4811-422202 kontusailaren kontura.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea entitate interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Hezkuntza Itunen Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamaikan._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0301140