9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

930/2003 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen 2003/2004 ikasturterako deialdia behin-behinekoz ebazten duena.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuak txostena aurkeztu du, 2003/2004 ikasturtean hezkuntza berezirako beka eta laguntzen deia ebazteko proposatzeko, Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 21eko 380/2003 Foru Aginduaren bidez onetsita eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean irailaren 12an argitaratuta. Hezkuntza bereziko laguntzen batzordearen akta, eta kontzesioa eta ukapenen proposamena erantsi dira.

Aipatu deialdiko zazpigarren eta zortzigarren oinarrietan xedatutakoarekin bat, bidezko da emandako eta ukatutako laguntzen behin-behineko zerrenda onestea eta jendaurrean paratzea Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan.

Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza kontseilariaren abuztuaren 21eko 380/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi deialdiaren arabera emandako eta ukatutako beka eta laguntzen eskaeren behin-behineko zerrenda onestea. Laguntzaren behin-behineko zenbatekoa 91.325,63 eurokoa da.

2. Deialdiko zortzigarren oinarrian aurreikusitakoari jarraikiz, aipatu behin-behineko zerrenda Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean paratzeko agindua ematea.

3. Emandako dirulaguntzak deialdiaren behin betiko ebazpenaren bidez ordainduko dira, behin-behineko ebazpen hau berraztertzeko aurkezten diren eskabideak ebatzi ondoren.

Behin-behineko kontzesioak eta deialdi honen gaineko ebazpenaren aurka paratu litezkeen berraztertze eskaerak eta helegiteak, onartzen badira, 2003rako luzatu den 2002ko aurrekontuko "Hezkuntza Berezirako beka eta laguntzak" izeneko 421000-41510-4809-422500 kontusailaren bizkar pagatuko dira edo bestela gerakinetako kontusailaren bizkar, krediturik badago, edo aurrekontuetan 2004rako horretarako gaitzen den kontusailaren bizkar, krediturik badago.

4. Interesatuei aditzera ematea 15 egun naturaleko epea izanen dutela, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jartzen direnetik, kontzesioak eta ukapenak berriz ere azter daitezen eskatzeko.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, eskabideak behin betikoz ebatziko dira; ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Horren aurka, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau berehala Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia.

Iragarkiaren kodea: F0301085