9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

360/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 9koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide berriak izendatzen dituena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nork osatzen duen Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Estatistika Kontseilu horretako kide diren erakundeen egituran eta antolamenduan aldaketak izan direnez, eta haiei egindako kontsulten ondoren, bidezko da kontseilu hori osatzen duten kideen izendapena formalizatzea.

Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuko 3. artikuluak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, Nafarroako Estatistika Kontseiluko lehendakaria baita, ahalmena ematen dio kideak aldatzeko, Batzordean ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.

Horrenbestez, ukituriko Departamentuek proposaturik eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean hautaturiko karguak Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide izendatzea xedatzea.

Kontseiluburua: Francisco Iribarren Fentanes jaun txit argia, kontseiluburuorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.

Kontseiluburuordea: Iosu Ardaiz Loyola jauna, Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria.

Idazkaria: M.ª Sagrario Ciordia Alvarez, Nafarroako Estatistika Institutuko funtzionarioa.

Batzordekideak: José Gabriel Iriarte Rived jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren ordezkaria.

Pedro Bandrés Oscoz jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ordezkaria.

Juan Manuel Martínez de Morentin Barajuan jauna, Toki Administrazioko Departamentuaren ordezkaria.

Beatriz Esparza Azanza andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ordezkaria.

Pedro José González Felipe jauna, Hezkuntza Departamentuaren ordezkaria.

Ander Arrazola Aranzadi jauna, Osasun Departamentuaren ordezkaria.

Angel Goñi Gironés jauna, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ordezkaria.

Miguel Donézar Díez de Ulzurrun jauna, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren ordezkaria.

Patricio Fernández Viguera jauna, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren ordezkaria.

Javier Lizarraga Michel jauna, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren ordezkaria.

Fernando Vallejo Torrecilla jauna, Kultura eta Turismo Departamentuaren ordezkaria.

José Iribas Sánchez de Boado jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.

Iñigo Huarte Huarte jauna, Iruñeko Udalaren ordezkaria.

Javier Piedrafita García, Estatistikako Institutu Nazionalaren ordezkaria.

Javier Martinena Bergasa jauna eta José Luis Albero Aguirre jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkariak.

Javier Remírez Marrodán jauna, Nafarroako Lan Enpresen Elkartearen ordezkaria.

José Ramón Zabala Urra jauna, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren ordezkaria.

Manuel Rodríguez Rodríguez jauna, (CCOO) Nafarroako Langile Komisioak sindikatuaren ordezkaria.

Emilio Baztarrica Navarro jauna, Eusko Langileen Alkartasuna/Solidaridad de Trabajadores Vascos (ELA/STV) sindikatuaren ordezkaria.

Carmen García Olaverri andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

Juncal Cuñado Eizaguirre, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren bederatzian._Lehendakariordea eta Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0301080