9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

508/2003 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, D.B.H.ko ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoen titularrak diren Nafarroako toki entitateei, ikastetxe horien kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, 2003ko iraila-abendua aldiari dagozkion dirulaguntzak ematen dizkiena.

Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman zituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 13ko 150/1996 Dekretuak egindako aldaketaren ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola eraikin batzuk atxikita gelditu ziren, kasu batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa behin-behinekoz emateko, eta beste batzuetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak (D.B.H.I.) sortu ziren udalen eskola eraikinetan.

Lehenbiziko kasuan, udalek hartu beharko dituzte beren gain D.B.H.ko lehen zikloari dagozkion gastuak, halaxe ezarrita baitago Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen 168. artikuluan, zeinak LOGSEren Hamazazpigarren Xedapenaren bigarren idatz-zatia aldatu baitzuen.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuei dagokienez, Hezkuntza Administrazioak ordaindu beharko dizkie eraikinen titularrak diren udalei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzeagatik haietan sortzen diren kontserbazio, mantentze eta zainketa gastuak.

Hezkuntza Administrazioak aipatu gastuak ordainduko ditu, dela ikasleko, dela unitateko, gaur egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten haren ikastetxe berekiekiko berdintasun irizpideak erabiliz. Gastu horiek ikastetxeen kontserbazio, mantentze, funtzionamendu eta zainketa kontzeptuei lotuko zaizkie, alde batera utzita garbiketa, atezaintza, administrazio eta zerbitzuetako langileen gastuak, baita irakasleenak ere.

Era berean, aipatu gastu horretatik aparte gelditu da bulegoetako eta irakaskuntza jardueretako materialaren finantzaketa ere, hori ikastetxeetako zuzendaritza taldeek kudeatzen baitute.

Zainketa edo segurtasun gastuei, atezaintzakoei, baldin badaude, eta garbiketakoei dagokienez, udalerrietan eta beren ikastetxeetan egoera ezberdinak izaten direnez, beharrezkoa da tokiko korporazio bakoitzak Hezkuntza Administrazioan aurkeztea 2002/2003 ikasturtean izan diren gastuak, dagokien dirulaguntza kalkulatu ahal izateko proportzionaltasun irizpideen arabera, hau da, kontuan hartuz eskolatuak eta Bigarren Hezkuntzan dauden ikasleen kopuru osoaren kostua zein den guztira.

Hortaz, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako txosten baten bidez proposatu da 2003ko iraila-abendua aldiari dagozkion dirulaguntzak ematea, 2003ko dirulaguntza guztiaren % 40 hain zuzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloak ematen dituzten ikastetxeen titularrak diren Nafarroako toki entitateei, eraikin horietan aipatu irakaskuntza lana egiteagatik sortzen diren kontserbazio, mantentze eta funtzionamendu gastuak ordaindu ahal izateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluko 2.c) eta d) idatz-zatietan emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 78.895,20 euroko gastua baimentzea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi zikloetako ikasleak eskolatzeko eraikinen titularrak diren Nafarroako toki entitateei 2003ko iraila-abendua aldiko dirulaguntzak emateko, zeregin horrengatik ikastetxe horien kontserbazio, mantentze eta funtzionamendurako sortzen diren gastuak finantzatzeko, Foru Agindu honen eranskinean agertzen den bezala, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, 2002tik 2003rako luzatu den aurrekontuko 41610-4600-422200 kontusailaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleak eskolatzen diren ikastetxeen funtzionamendu, kontserbazio eta mantentzearen gastua ordaintzea. Aipatu eraikinen titularra den toki entitateak ezin izanen die dirurik kobratu dirulaguntzaren xede den irakaskuntza arautu horiek eragindako gastuagatik, ez ikasleei edo haien familiei, ezta haiek heldu diren toki entitateei ere.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak eskolatzen diren eraikinen garbiketa, zainketa edo segurtasunak eta, halakorik bada, atezaintzak sortutako gastuaren zati proportzionalari dagokion dirulaguntza eman ahal izateko, toki entitateek 2004ko irailaren 30a baino lehen toki entitateko idazkariaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari zuzendurik. Ziurtagiri horretan 2003ko iraila-abendua eta 2004ko urtarrila-abuztua aldietan izandako gastuak azalduko dira.

5. Foru agindu hau eta ondoko eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Foru Agindu hau eta eranskina ondoko hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Nafarroako toki entitate interesatuei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren lauan._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

NAFARROAKO TOKI ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZAK, D.B.H.KO IKASLEEN ESKOLATZE GASTUAK FINANTZATZEKO. 2003KO IRAILA-ABENDUA

IFZ TOKI ENTITATEA IKASTETXEA TALDEAK EUROAK

P3104200E AZAGRA D.B.H.I. 10,00 8.896,32

P3106600D ZARRAKAZTELU D.B.H.I. 10,00 4.721,31

P3107700A CORTES D.B.H.I. 8,00 7.117,06

P3122100E DONEZTEBE "MENDAUR" D.B.H.I. 11,00 9.785,95

P3114800J LEITZA "AMAZABAL" B.H.I. 3,00 2.668,90

P3116500D MENDAVIA "JOAQUIN ROMERA" D.B.H.I. 6,00 5.337,79

P3108700J NOAIN "ELORTZIBAR" D.B.H.I. 11,00 9.785,95

P3123600C ULTZAMA D.B.H.I. 5,00 4.448,16

P3125100B VIANA D.B.H.I. 4,00 3.558,53

I.F.Z TOKI ENTITATEA IKASTETXEA IKASLEAK EUROAK

P3101900C AGOITZ D.B.H.I. 100,00 5.560,40

P3190300H BERRIOZAR D.B.H.I. 177,00 9.841,91

P3111400B GARRALDA ID.B.H.I. 60,00 3.336,24

P3118500B OTSAGABIA D.B.H.I. 32,00 1.779,33

P3121000H ERRONKARI "RONCAL" D.B.H.I. 37,00 2.057,35

GUZTIRA EUROAK 78.895,20

Iragarkiaren kodea: F0300978