9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

7171/2003 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta Minusbaliatuak orientatu eta baloratzeko Zentroaren menpeko bulego nagusien garbiketaren kontratazio espedientea onesten duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta Minusbaliatuak orientatu eta baloratzeko Zentroaren menpeko bulego nagusien garbiketa-zerbitzua kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren eta Minusbaliatuak orientatu eta baloratzeko Zentroaren menpeko bulego nagusien garbiketa.

_Tramitazioa: arrunta.

_Esleitzeko bidea: lehiaketa.

_Kontratuaren aurrekontua: 86.300 euro (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalea, z.g., Iruña), hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Atalean (Iruñeko González Tablas kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hamarrean._Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0301144