9. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1037/2003 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Zarrakazteluko "Virgen de la Oliva" B.H.I.ko garbiketa arruntaren 2004. urteko zerbitzua kontratatzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Zarrakazteluko "Virgen de la Oliva" B.H.I.ko garbiketa arruntaren 2004. urteko zerbitzua kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa. Presakoa.

_Xedea: Zarrakazteluko "Virgen de la Oliva" B.H.I.ko garbiketaren 2004. urteko zerbitzua egitea.

_Aurrekontua: 46.650 euro, BEZa barne, 2004. urte guztirako.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturala arte, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Lizitazio-iragarkian adierazten den datan egingo da, ekitaldi publikoan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001, Iruña).

Klausula administratibo partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Kontratazio Atalaren web orrian (http://www.cfnavarra.es), eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko telefono zenbaki hauetara deituz gero, pleguak jasotzeko helbidea emanen da: 848-426984 eta 848-426606.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita hamarrean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0400262